Yoga tailerra familian ⮕ Otsailak 22, Zapatua

Yoga tailerra familian ⮕ Otsailak 22, Zapatua
yoga en familia DURANGO ACTIVIDADES

Yoga tailerra familian ❉

Otsailak 22, Zapatua

Adin guztietara egokitutako asana dinamikoen bidez 3/4 eta 8/9 urte bitartean txiki bakoitzaren garapen indibidualaren arabera garatuko da tailerra

Konexio eta ongizate espazio bat partekatuko dugu, arnasketa kontziente bat ikasiko dugu, abestiak abestuko ditugu eta Olatzek sortutako istorio originalak kontatuko ditugu, familian imajinatu eta hausnartzera gonbidatuko gaituztenak.

Jolasak eta haur-aromaterapiako praktika bat egongo dira, baita tailerra amaitzean gozatzeko sorpresa bat

Familia arteko loturak sendotzeko eta etxeko txikienekin komunikazioa eta gozamena sustatzeko sortu da tailer hau. Giro seguru eta harmoniatsuan, oreka fisiko, mental eta emozionala sustatuz.

Plaza mugatuak daude, idatzi iezaguzu eta gorde zure plaza familia osoarentzat.

Jar zaitez gurekin harremanetan tailerra erreserbatzeko

Abrir chat
1
Kaixo,
Laguntzarik behar duzu?

Hola ,
¿En qué podemos ayudarte?