Yoga Integral tailer trinkoa: “Los 3 Gunas: alcanzando el equilibrio interno”

Datorren apirilak 18an, igandea, 09:00etatik 13:00ak arte “Los 3 Gunas: alcanzando el equilibrio interno” Yoga Integral tailer trinkoa izango dugu Dharanandan.

3 Gunak, natura gobernatzen eta unibertsoa osatzen duten 3 indar soilak dira:

Tamas: suntsipena, nagitasuna, erresistentzia eta axolagabetasuna eragiten dituen indar iluna da.

Rajas: pasio eta ekintza-ra eramaten gaituen suzko energia da.

Sattva: oreka egoera da. Argia, egia eta jakituria argiztatzen ditu.

Gure bizitzan zehar egoera ezberdinetatik pasatzen gara, egoera guztiek oinarrizko 3 indar edo ezaugarri hoien menpean daudelarik eta etengabean gugan eragiten dutelarik. Iluntasun, su, eta argitasun indar hoiek eta hauek dakarten mugimenduak antzeman eta onartzea gure barne errealitatea hobeto ezagutu eta arakatzera lagundu ahal izango gaitu.

Tailer honetan, egoera hoiek sentitu eta antzematen ikasiko dugu. Oreka egoera  eta barne askatasunera gerturatzeko helburuarekin, egoera hauetan eragiteko Yogak eskeintzen dizkigun erremintak zelan aplikatu ikasiko dugularik ere.

Ariketa dinamikoen bitartez, iluntasunetik suzko egoerara pasako gara, hauek gure bizi-energia mugitu eta esnatzea posible egingo dutelarik. Ondoren, suzko egoeratik argitasunera pasako gara asana estatikoak landuz, eta amaitzeko, gure bake egoera naturala antzematen erraztuko digun meditazio batekin amaituko dugu.

Informazioa eta erreserbak:

yogabizia@gmail.com

652 76 06 46

 

 

Abrir chat
1
Kaixo,
Laguntzarik behar duzu?

Hola ,
¿En qué podemos ayudarte?