yoga
Yoga, bere oinarrian, hazkunde espiritualerako filosofia-sistema da, gizakiaren zerbitzura dagoena, berak garatua eta beraren mesedetan. 3000 urteko antzinatasuna izanik, gure bizi-zirkunstantziaren errealitatea ulertu eta lotura, gatazka eta sufrimenduetatik askatzeko sortu zen, zeintzuek ez baitigute uzten zoriontasun osoko egoeran, hots, yoga egoeran bizitzen.
Yogak “batasuna” esan nahi du sanskritoz. Yoga egoera, hortaz, errealitatearen adierazpen anitzen edota polarizatuen batasun egoera da; indibidualaren eta kolektiboaren arteko batasuna; erlatibo eta absolutuaren artekoa. Banaketatik integraziorantz garamatzan bidea da.
Yogaren handitasuna bere metodologia praktiko, integral eta unibertsalean datza. Dimentsio fisiko, mental eta espiritualak jorratzen ditu teknika guztiz eraginkorren bidez; hauek, behar bezala konpentsatuta daude ariketa fisiko, erlaxazio, energia-sentsibilizazio, jarrera kontziente eta kontzentrazioren aldetik, norbanakoari eta honen behar eta erritmoari egokituz.
Yoga praktikatzeak onura ugari dakartza: giharrak luzatu eta indartzen ditu; artikulazioak desblokeatu eta malgutzen ditu; bizkarrezurra zuzentzen du; arnasketaren ahalmena eta kalitatea hobetzen ditu; nerbio-sistema eta sistema hormonala suspertu eta orekatzen ditu; odol-zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetzen ditu; adimena baretzen du.
Yoga, funtsean, meditazioa naturaltasunez ahalbidetzen duen barne jarduera da. Bere amaierako helburua ez da besterik gorputz osasuntsu batean adimen egonkorra lortzea baino. Egonkortasun hau bere adierazpen gorenera iristen denean, Yogaren dimentsio espirituala agertzen da, hots, existentziarekiko ezagutza sakon eta egiazkoa. Yoga errealitatearekiko dugun pertzepzioa positiboki eraldatzeko gai den tresna da; gure bizi-hazkundearen eta hazkunde pertsonalaren zerbitzura dagoen tresna.
Benetan uler dezazun, has zaitez praktikatzen!
“Praktika gramo batek teoria toneladak bezain beste balio du”.
Swami Sivananda.
taldea
Oier Estankona
Dharananda-ko zuzendaria. Yoga irakaslea eta hezitzailea.
Iasmina Balenciaga
Yoga Integrala, Jaio Aurreko Yoga eta Yoga Dinamikoaren irakaslea.
Javier Romero
Tai-Chi, Chi-Kung y Kung-Fu (nagusiak) irakaslea.
Patri
Administrazioa
Aintzane Aranguena
Aireko Yoga, Yoga Integrala eta Soinuaren Yoga irakaslea.
Ainhoa Pinillos
Psikologoa eta Gestalt psikoterapeuta humanista, Helduak, Nerabeak eta psikologia perinatala
Gorka Mateu
Hatha Yoga eta Yoga Dinamikoaren Irakaslea
Ainara Ulibarri
Jaio aurreko eta erditze ondorengo Yoga irakaslea haurtxoekin. Psikologo perinatalea eta amatasunaren laguntza
gunea
Dharananda Durangaldeko Yoga Zentro nagusi eta berariazkoena da, ongizatea, baretasuna eta barne-bakea ereiteko gunea. 240 m²-ko azalera duten instalakuntzak dauzka, guztiz hornituta eta egokituta, Yoga, Tai Chi, Chi Kung eta Shaolin era armoniatsu eta benetakoan praktikatu ahal izateko.
Diafanoak diren hiru sala daude; handienak 80 m² ditu (120 m²-raino zabal daiteke) eta hainbat pertsona-talde eta jarduera anitz har ditzake modu erosoan.
Azken urte hauetan zehar, Dharananda Durangaldeko Yoga-erreferente nagusi bilakatu da, eta eskola bakarra da Yoga, Tai Chi, Chi Kung eta Shaolin praktikak era osagarrian konbinatzen dituena.
Frogatu Doako Saio Bat
Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!
Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.
Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!