jarduerak

Ez garelako denak berdinak, ez dugulako egun bakoitza berdin bizitzen ezta era berean sentitzen, ez baitauzkagu behar berberak, Dharanandak jarduera anitz eta osagarridun sistema jartzen dizu eskura, egunero modu zehatz eta atseginean praktikatu ahal izan dezazun, behar duzunean eta zure bizitza-momentuarekin hobeto konektatzen duen jarduerarekin.

 

 

 

 

 

 

Yogaren ikuspegi integratiboa Yoga klase hauek, Hatha eta Raja Yoga estiloetan daude oinarritutak, pertsonaren dimentsio fisiko, energetiko, emozional, mental eta espirituala batera landuz. Yogaren ikuspegi holistiko eta sakon honek, praktika progresibo baten bidez geure buruaren benetazko ezagutza batera gidatzen gaitu.

Diziplina honen praktikak, pertsona bakoitzaren beharrei, limitazioei eta gaitasunei moldatzen da, bakoitzak modu seguru batean bere errritmora aurrera egin dezakelarik. Barne orekaren garapenerako metodoen artean osoenetariko bat da.

Nori zuzenduta dagoen Norberaren osasun eta ongizatearekin konprometiturik eta motibaturik dauden pertsonentzat, bai euren hazkunde pertsonalean bai armonia, bizitasuna eta barneko bakearen bilaketa integral eta orekatuan aurrera egin nahi dutenentzat. Yogaren jarduna ikuspegi zabal eta osoan sakondu nahi dutenentzat. Klaseak pertsona bakoitzaren baliabideei moldatzen dira eta adin eta kondizio guztietako pertsonak praktikatu ahal dute. Sesioak, talde guztiarentzat komuna den lan-programa batetan bideratuta daude, baina aldi berean, kontutan hartzen dira pertsona bakoitzaren gaitasun eta limitazioak, errezagoak egin ahal zaizkien barianteak eskeiniz (laguntzak, euskarriak edota postura ezberdinak). Intentsitate haundiagoa duten barianteak eskeini ahal dira ere, pertsona bakoitzaren behar eta nahien arabera. Zertan datzan Yoga Integralaren bitartez, funtsean, honako hauek lantzen dira: jarrera eta jokabide etikoa (Yama); autodiziplina (Niyama); higiene eta arazketa teknikak (Shat Karma); ariketak eta jarrera fisikoak (Asana); energiaren kontrola arnasketa-ariketen bidez (Pranayama); barneratze eta erlaxatze-teknikak (Pratyahara); kontzentrazio eta meditazio teknikak (Dharana, Dhyana y Samadhi); baita mudras eta mantras bezalako teknikak ere, egoerak hala eskatzen duenean.

Taldean praktikatzen da, baina pertsona bakoitzak behar dezakeen bakarka-ko orientazio batetara irekita dago ere, bere praktika eta esperientziak hobeto ulertu eta interpretatu ahal izateko eta aurrerapen hobeagoa lortzeko.

Onurak

  • Osasun eta ongizate integrala. Oreka fisiko, emozional mental eta espirituala.
  • Sasoi fisikoaren eta sistema fisiologikoen hobekuntza (bizkarra, giharrak, arnasketa, zirkulazioa, digestioa, oreka hormonala, etab.).
  • Sosegu emozionala eta lasaitasun mentala. Nerbio-sistemaren oreka.
  • Kontzentrazioaren hobekuntza eta intuizioaren garapena.
  • Autoezagutza handiagoa eta errealitatearen ulermen hobea.
  • Hazkunde eta garapen pertsonala.

Iraupena  1,15 (75min.) edo 1,30 orduko (90 min.) saioak taldeka. Osagarritasuna Bere ikuspegi integrala dela eta, ondo osatzen da gainerako jarduerekin.

 

 

 

 

 

 

 

Enegia-ekintza mugimenduan

Vinyasa praktikan oinarritzen da, hots, arnasketa eta mugimendua modu erritmiko, kontziente eta arinean sinkronizatzeko ekintzan. Hatha Yogaren ikuspegi dinamikoa da, arnasketaren erregulazio zehatzean enfasi berezia jartzen duena jarrera ezberdinak burutu bitartean, hauek modu egokian konpentsatuz, saio bakoitzaren helburuaren arabera. Praktika honek meditazio-egoera natural batera zuzentzen gaitu, haren bidez jariatzen dugun heinean.

Nola jokatzen du Yogaren praktika dinamikoak?

Vinyasa praktikatzeak ariketa aerobiko moderatua estimulatzen du tonifikazio kardiobaskular eta muskularraren bidez, gorputzaren barne-berotasuna eta izerditze desintoxikatzailea sorraraziz. Gorputzeko berotasunak zenbait jarrera burutzea errazten du, eta arnasketaren erregulazioak arinago egiten ditu. Praktika hau burutu ahala, harmoniatsuago bihurtzen da; orduan, nerbio-sistema orekatu egiten da eta fluktuazio mentalak lasaitu egiten dira, kontzentrazioa hobetuz eta meditazio-egoerak eraginez, aldi berean oraina osotasunean bizitzeko gaitasuna garatzen dutenak. Intentsitate-gradu ezberdinak lantzen dira praktikaren hainbat ezaugarri hobetzeko, pertsona bakoitzaren esperientzia eta baldintzetara egokituz.

Iraupena

Ordubeteko saioak, taldean.

Praktikaren onurak • Malgutasuna, indarra, erresistentzia eta bizitasuna garatzen ditu. • Arnasketa zabaldu eta erregulazio kardiobaskularra hobetzen du. • Izerditzeari laguntzen dio, organismoa garbituz (organoak eta azala). • Gorputza estilizatzen du. • Emozioen irekitzea eta komunikazio-jariotasuna eragiten ditu. • Kontzentrazioa eta lasaitasun mentala estimulatzen ditu. Meditazio-egoeren agerpena ahalbidetzen du. Nori zuzenduta dagoen

Yogaren praktika dinamiko, energetiko eta aktiboagoa nahiago dutenentzat edota komeni zaienentzat. Bereziki egokia da goizean egiteko, gorputza esnatu eta gogoa zentratzeko egunaren gainerako orduei begira. Baita arratsaldez ere, egunean zehar pilatutako zama guztia deskonprimatzeko. (Kontrakoa adierazten ez bada, astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengoko klaseak, sesio suabeak izango dira).

Sinergiak eta osagarriak • Entrenamendu fisiko bikaina da asanas praktikan (Yoga jarrerak) paraleloki sakontzeko, Yoga Integralaren praktikaren bidez, esaterako. Halaber, gorputzaren energia-dimentsioa hobeto ulertzen eta sentitzen laguntzen du (prana Yogan, chi Chi-Kungean edo qi Zen kulturan). • Yoga Zaharberritzailea, Meditazioa edo Gihar Kateen Luzaketa® bezalako praktika leunagoen osagarri ezin hobea izan daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

Yogaren esentzia ikuspegi berri batetik Yogaren esentziatik eta,  oihalen (kolunpioen) bidez, Aire-Yogak gure haurtzaroaren zati bat itzultzen digu esplorazio eta bizitasunez. Yoga sistema honek tresna indartsu eta eraginkorra eskaintzen du gorputza “birlerrokatzeko” eta energia orekatzeko.

Nori zuzenduta dagoen Yogaren praktikan akuilu berria eta gorputza askatzera eta hedatzera lagunduko dien euskarria bilatzen duten pertsonentzat. Bere alderantzizko jarreren ondorioz (*), bizkarrezurreko diskopatien errehabilitatzaile gisa eragin dezake, ez baitu konprimatzen.

(*) Arrazoi berarengatik, kontraindikatuta dago honako gaitz hauek dituzten pertsonentzat: hipertentsio arteriala, kardiopatiak edo arterioesklerosia; hiatoko hernia, esofagitis edo errefluxu gastrikoa; glaukoma, miopia larria edo erretina-askatzea; sinusitis, otitis edo buruko gaitz akutuak. Orientazioa behar du aldez aurretik.

Zertan datzan Aire-Yoga, Hatha Yogaren estilo berria da, Yogaren esentzia  oihaletan (kolunpioetan) egiten diren aire-ariketekin konbinatzen duena; arlo honetan irakaskuntzaren kalitatea lideratzen duen ikuspegi integratzailea. Oihalak gorputzaren sostengu, trakzio eta esekidurarako balio du, erlaxazioa erraztuz eta gorputzaren hedatzea indartuz jarrerak (asana) burutzean, hauetako askok alderantzizko oinarria dutelarik. Askatzea, irekitzea eta grabitatearen zentzuan jariatzea dira bere izaeraren ezaugarri nagusiak.

Onurak

  • Bizkarrezurra deskonprimatzen du grabitate indarraren eraginez.
  • Bizkarrezur, sorbalda eta  aldakako tentsio kronikoak zuzentzen ditu.
  • Irekitze torazikoan eragin eta distentsio abdominala errazten du.
  • Koordinazioa, oreka, jariotasuna eta beste hainbat trebetasun suspertzen ditu.
  • Energia-zentroak berraktibatu eta orekatzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Gainerako jarduera guztien osagarri egokia da. Yogaterapiaren osagarri ona izan daiteke bizkarrezurreko diskopatiak dauzkaten pertsonentzat, aldez aurretiko orientazio eta ikuskapenarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Haurdunaldiaren bizipen osoa Jaio aurreko Yoga erditzearen prestaketa fisikorantz eta haurdunaldiaren bizipen emozionalerantz bideratuta dago. Bai umearen osasuna bai amaren eta bere seme-alaben arteko komunikazioa une horretan eratzen hasten dira. Ama izatea, bakarra eta pertsonala den bizi-esperientzia da, haurdunaldian hasten dena. Fase honetan, erditzearekin batera, aldaketa handiak gertatzen dira fisikoki, mentalki eta emozionalki. Berebiziko garrantzia du, hortaz, trantsizio eta ziurgabetasun aldi hauek positiboki bideratzen ikasteak, hazkuntza osoagoaz eta errealizazio sentimendu sakonagoaz gozatuz era horretan.

Nori zuzenduta dagoen Haurdun dauden emakume guztientzat, aurrez Yogan esperientzia izan, zein ez izan, bakoitzaren egoera fisikoa eta haurdunaldi-fasea edozein delarik ere; betiere, kontraindikazio medikorik ez dagoen bitartean. Yogak ugalktze-aparatuari ekartzen dizkion onurek, haurdunaldia bilatzen denean ere praktikatzea aholkatzen dute.

Zertan datzan Haurdunaldian zehar Yoga praktikatzeak hainbat alderdi irakasten ditu: arnasketa hobetzen eta kontrolatzen; gorputza malgutzen eta sendotzen (batez ere, giharrak eta pelbiseko artikulazioak); bizkarrezurra zuzentzen eta bizkarra deskargatzen; tentsio fisiko eta emozionalak erlaxatzen; umearekin sakonago konektatzen; haurdunaldiaren eta erditzearen prozesu osoa positiboki ikusten.

Onurak

  • Kontzentrazioa eta haurdunaldiaren barneratze sakona.
  • Erditzerako prestakuntzaren osagarri ona eta erditze osteko errekuperaziorako oinarria.
  • Bizitasun eta energia handiagoa.
  • Segurtasuna eta konfidantza handitzea. Onarpena eta gogobetetzea.
  • Oreka hormonala.
  • Pelbis-zoruaren eta artikulazio pelbikoen malgutzea eta sendotzea (beharrezkoa da erditzea ahalik eta ondoen prestatzeko).
  • Birika-ahalmenaren handitzea eta arnasketaren kontrola.
  • Erlaxazioa eta sentsibilizazioa.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Haurdunaldiaren hasierako faseetan eta, esperientzia gutxi duten pertsonentzat, ondo uztartzen da Yoga Leunarekin, Erlaxazioarekin eta Zuzendutako Meditazioarekin. Haurdunaldiaren erdian edo fase aurreratuan daudenentzat eta esperientzia handiagoa dutenen pertsonentzat, ondo uztartzen da Yoga Integralarekin eta Zuzendutako Meditazioarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Energia mugimenduan Tai Chi Chuan milaka urte dituen kultura txinatarraren diziplina eta arte martzial leuna da, gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen dituena. Mugimenduen errutina honek gizakiaren barnealdea mugitzen duten indarrak lantzea ahalbidetzen du.

Nori zuzenduta dagoen

Helduei zuzendutako jarduera da. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik jarduera praktikatzeko eta ikasteko.

Zertan datzan 

Arte martzial leuna da. Mugimendu leunen sekuentzien bidez egiten den jarduera da, praktikatzen duenaren malgutasuna, elastikotasuna eta indarra handitzen laguntzen dutenak. Gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu.

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka. Osagarritasuna Chi Kung, Kung Fu eta Yogaren edozein praktikaren osagarri bikaina, bereziki fokatze orekatzaile leun eta erlaxagarrienentzat.

 

 

 

 

 

 

 

Energiaren lana

Chi hitzak gizaki guztien gorputza zeharkatzen duen energia-jarioa adierazten du; Kung hitzak lana esan nahi du. Hortaz, Chi Kung “energiaren lana da”. Gogoak erregulatutako eta arnasak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu. Txinako medikuntza tradizionalaren ikuspuntutik, ariketa bakoitza gure organismoaren atal jakin bat hobetzeko diseinatuta dago.

Nori zuzenduta dagoen

Helduei zuzendutako jarduera da. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik izatea jarduera praktikatzeko eta ikasteko.

Zertan datzan  Arnasketarako edo bizi-energia gidatzeko metodoa da. Gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu, praktikatzen duenaren malgutasuna, elastikotasuna eta indarra handitzen laguntzen dutenak.

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Gainerako jarduerekiko osagarri bikaina da.

 

 

 

 

 

 

 

Indarra, zehaztasuna eta kontrol mentala “Kung Fu” hitza “ondo eginda” dagoen zerbait adierazteko erabiltzen da. Shaolinak indarrean, autokontrolean, zehaztasunean, koordinazioan eta kontrol psikologikoan jartzen du enfasia. Pertsonak etika eta printzipio moral handidun bihurtzen ditu, Shaolingo (Txina) Monasterio ezagunean praktikatutako borroka-arteen sistemaren bidez. Nori zuzenduta dagoen Borroka-arteen inguruan interesa agertu eta norberaren hazkunderako bitartekotzat praktikatu nahi duten pertsonentzat. Ez da beharrezkoa prestaketa fisiko berezirik izatea. Adin guztietako helduei zuzendua. Zertan datzan  Hemen kontsultatu Informazioa: Shaolin Dharananda

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka. Osagarritasuna Tai Chi, Chi Kung eta Yogaren edozein praktikaren osagarri bikaina, bereziki fokatze orekatzaile erlaxagarri eta leunenentzat.

 

 

 

 

 

 

 

Indarra, zehaztasuna eta kontrol mentala “Kung Fu” hitza “ondo eginda” dagoen zerbait adierazteko erabiltzen da. Shaolinak indarrean, autokontrolean, zehaztasunean, koordinazioan eta kontrol mentalean jartzen du enfasia. Pertsonak etika eta printzipio moral handidun bihurtzen ditu, Shaolingo (Txina) Monasterio ezagunean praktikatutako borroka-arteen sistemaren bidez.

Nori zuzenduta dagoen Borroka-arteen inguruan interesa agertu eta norberaren hazkunderako bitartekotzat praktikatu nahi duten pertsonentzat (ez da konpetitzeko). Ez da beharrezkoa prestaketa fisiko berezirik izatea. 7eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Zertan datzan eta zer onura dituen Hemen kontsultatu Informazioa: Shaolin Dharananda

Iraupena 45 minutuko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Osagarri ona da haurren Yogarentzan, praktikari indar eta ekintza fisiko handiagoa gehituz.

 

ordutegiak

Ordutegi zabalak, egunero praktikatzeko aukera izan dezazun. Apur bat eta sarritan hobeago delako asko eta gutxitan baino.

Jardun zoriontsua izan!

Frogatu Doako Saio Bat

Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!

Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.

Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!

    Abrir chat
    1
    Kaixo,
    Laguntzarik behar duzu?

    Hola ,
    ¿En qué podemos ayudarte?