Chi Kung Durangon, Bizkaian
Chi Kung: Bizi energiaren lana
Zer da Chi Kung?
Chi Kung edo Qi Gong bizi-energia arnasteko edo bideratzeko metodo txinatar tradizionala da. Chi edo Qi-k gizaki bakoitzaren gorputza zeharkatzen duen energia-fluxuari deritzo. Kung edo Gong-ek “lana” esan nahi dute. Hori dela eta, Chi Kung “energia lana” da, gorputzaren bidez bizi-energia modu naturalean mugitzeko eta harmonizatzeko diseinatutako diziplina.
Horretarako, adimenak araututako eta arnasak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu, hauek praktika osoaren haria direlarik. Txinako medikuntza tradizionalaren ikuspegitik, ariketa bakoitza gure gorputzeko atal batzuk hobetzeko diseinatuta dago.
Noiz da Chi Kung praktikatzeko unerik onena?
Edozein momentu praktikatzeko une egokia da, batez ere gorputza eta adimena orainaldira bideratzeko onuragarria da. Eguzki-zikloarekin loturiko uneak bereziagoak dira (egunsentia eta ilunabarra) eguzki-energiak gure bizi-energia sinbolizatzen duelako eta momentu hoiek gure biorritmoak sintonizatzeko eta berdintzeko erabili ditzakegulako. Nolanahi ere, eguneko edozein unetan etenaldi kontzienteak izateko Chi Kung praktikatzea lagungarria da.
Nori zuzenduta dago?
Nagusientzako jarduera. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik praktikatzeko eta ikasteko.
Chi Kung praktikatzearen abantailak
- Tentsioa arintzen du, oreka hobetzen du eta artikulazioak malgutzen ditu.
- Adimena lasaitzen du eta nerbio sistema erregulatzen du.
- Mugimenduak, koordinazioak eta arnasketak, oro har, estresa murrizten dute, erlaxazioari mesede eginez eta sistema immunologikoa indartuz.
- Gorputzeko eta garuneko zelulak oxigenatzen ditu.
- Odol-zirkulazioa handitzen du, arazo kardiobaskularrak eta odol-presio arazoak hobetuz.
- Gihar sistema erlaxatu eta hezur sistema berregituratzen ditu.
- Bizi-energiaren kontzentrazioa eta fluxua handitzen ditu.
Chi Kung klaseen iraupena Dharananda Durangon
Ordu bateko talde saioak (60’).
Zer jakin behar dut Chi Kung praktikatzen hasi aurretik?
¿Ba al dago klaserik kanpoaldean?
Eskolak Dharanandako geletan ematen dira, 6 m-ko altuera, argi naturala eta aireztapena duten gela handietan. Noizean behin saio bereziak kanpoaldean edo ingurune naturaletan antolatu daitezke.
Zer beste jarduerarekin osatu dezaket Chi Kung?
Tai Chi eta Kung Fu jarduerekin osagarri bikaina. Yoga praktiketarako osagarri ona da ere.
Zer arropa mota ekarri behar dut?
Arropa erosoa eta, ahal izanez gero, soltea (hala nola txandala edo kimonoa), gorputza eta artikulazioen mugimenduak askatasunez mugitzeko aukera ematen dutenak. Oinetako irristagaitz eta eroso bereziekin praktikatzen da normalean, praktikarako espezifikoak direnak, baina oinutsik ere praktikatu ahal da nahiago izanez gero.
¿Chi Kung praktikatu dezaket haurdun baldin banago?
Inolako arazorik gabe. Oso onuragarria da sustraitze-lana, sentsibilizazioa eta arnasa kontrolatzeko. Arnas erritmo eroso eta fluidoa den bitartean, ez dago kontraindikatuta dauden ariketa aipagarririk (eta, hala izango bazen, aipatuak izango lirateke klasean hauek sahiesteko).
Frogatu Doako Saio Bat
Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!
Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.
Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!