Berriro ekingo diegu Haurdunaldiko Yogari!
Asteazken honetan, arratsaldeko 16: 30etan, Dharananda Yogara Haurdunaldiko Yoga saioak itzuliko dira Iasminaren eskutik.
Haurdunaldiko Yoga saioak opari baten modukoak dira zuretzat eta baita zure umearentzat ere. Mugimenduaren, taupadaren eta arnasketaren bidez zure umearekin konektatzeko aukera ematen dizute haurdunaldiaren esperientziarako prestakuntza fisiko eta emozionalean lan egiten duzun heinean.
Fase honek, erditzearekin batera, aldaketa handiak dakartza maila fisikoan, mentalean eta emozionalean. Horrek esan nahi du aldaketa askoko eta oso sakoneko esperientzia dela, eta, beraz, komeni da bertara irekitzea haurdunaldi, jaiotza eta hazkuntza osoaz gozatu ahal izateko.
Zertan datza Haurdunaldiko Yoga saio bat?
Haurdunaldiko Yoga modalitatea Hatha Yoga egokituan oinarritzen da; izan ere, haurdunaldira egokitzen diren jarrera seguruak eskaintzen ditu, baita arnasketa, erlaxazio eta meditazio teknika egokiak ere.
Teknika guztiak modu eroso batean eta gorputza behartu gabe egin behar dira, are gehiago haurdunaldian. Horregatik Haurdunaldiko Yogak ikuspegi leun eta moldagarri dauka.
Haurdunentzako Yoga saioen iraupena
Ordubeteko (60 minutu) taldean egiten diren saioetan lan egiten dugu.
Haurdunaldian Yoga praktikatzearen onurak
- Haurdunaldiko Yoga saioak errespetuzko espazio batean egiten dira zure jakinduria femeninoarekin eta ama zaren aldetik dituzun beharrekin konektatu ahal izateko.
- Konfiantza eta segurtasun handiagoa sortzen duzu zure gorputzean eta baita zure buruan eta, horrez gain, zure energia handitzen duzu.
- Zure haurrarekin modu ezberdinean konektatzen duzu. Kontzientziaren bidez, oraingo emozioa errespetatuz, arnasketa arina eginez eta bizitzen ari zaren aldaketak onartuz.
- Haurdunaldiko aldaketa fisikoei datxezkien balizko tentsio muskularrak kentzen dituzu.
- Praktika erregularrarekin, haurdunaldiaren pisu gehigarria jarrera garbi, orekatu eta kontziente baten bidez integratzen ikasten duzu.
- Zure arnasketarekin benetako lotura ezartzen duzu. Arnasketa zure gorputzaren eta zure erritmo bakar eta errepikaezinen barne-jarioa da.
- Saio batzuen ondoren, zure gorputzaren memoria zelularra aktibatuko duzu. Dilatatzeko eta erditzeko unea iristen denean, memoria esnatuko da eta zure gorputzak erraz gogoratuko ditu zein mugimenduekin eta posturekin sentitzen zaren eroso.
Ezagutu nahi duzu nolakoa den Yoga Prenatal saio bat Dharananda Yogan?
Hemen duzu gure azken saioetako baten bideoa. Gozatzea espero dugu!
Promozioak eta deskontuak Yoga Dharananda Durangon
Gertu aplikazioaren bidez lehen klasea doan izango duzu. App-a deskargatu eta lortu promozio honen kodea.
Inpaktu txikiko beste jarduerekin ere konbina dezakezu, hala nola goizean ditugun saio guztiekin edo yoga integralarekin.
Zalantzaren bat baldin baduzu edo Haurdunalidko Yoga saioei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, esaiguzu!