Yoga Integral Trinkoa

Udazkenak barne baitaratzera gonbidatzen gaitu. Urteko sasoi honetan energia naturala uzkurtzen hasten da eta negurako prestatzen gaitu honela. Naturan behatu dezakegu, hostoak botatzen dituzten zuhaitzetan… Dena moteltzen hasten da eta udako indar hedagarria pixkanaka barneko gelditasun baterantza doa, norberarekiko barne elkarrizketan sakonduz.

Tailer honetan behatzailearen lekua landuko dugu, gugan dagoen guzti horri begirada maitagarri bat eskeiniz norberaren ezagupenerako eta barne eraldaketarako bide eta urrats gisa.

Abrir chat
1
Kaixo,
Laguntzarik behar duzu?

Hola ,
¿En qué podemos ayudarte?